2010/12/18

Q de carbón para el consejero

Lehengo ostegunean Euskalitek aurten eman dituen kalitatezko Q-en ekitaldian izan nintzen. Lehenengo aldia zen horrelako ekitaldi batera joaten nintzena eta benetan aspergarria iruditu zitzaidan, baina tira hori beste kontu bat da.
Han zen beste batzuen artean Bernabe Unda industria eta berrikuntzarako kontseilaria edo "Consejero de industria e innovación" esan beharko nuke, zer gizon honek eman zigun kalitatearen lezioa itzela izan zen, ordezkatzen duen gizartearen islada adierazteko kalitatea zero baitu tipoak.
Bi hizkuntz ofizial dituen lurralde baten gobernuaren izenean zetorren, baina hizkuntza bakarra erabili zuen, (ez dut uste beharrezko denik adieraztea zein izan zen hizkuntza hori), jakinik han bildutako asko derrigorrezko hezkuntzan gabiltzan profesionalak ginela, gehienak, denak ez bada, euskaldunak.
Esateagatik ez zuen ezta gabon esan, atera kontuak. Benetan lotsagarria izan zen; txuleta txiki bat eramatea bazuen sarrera moduan, baina zertarako? Zeinek eskatuko dizkio kontuak honi? Zeinek baloratuko du bere kalitatea? Non dago euskaldunekiko errespetua hor? Non dago tolerantzia?
Badakit merezi duguna daukagula (bere garaian bestelako mugimenduak ez eginagatik ari naiz oro har), baina zer nazka ematen duten batzuk. Ea txoiloa laster bukatzen zaien eta gure hizkuntzak merezi duen tokia lortzen duen alor, esparru, eremu,... erakunde guztietan.

2 iruzkin:

  1. Hori da Joxepa! Neu ere han izan nintzen; euskara marka hutsean geratuko zaigu: kalitate maila gorenaren adierazgarri txapelak banatu zituzten; "basque" txapelak.

    ErantzunEzabatu
  2. batek daki, agian txapelaren barrukaldean begiratuz gero "made in china" jartzen zuen

    ErantzunEzabatu