Azkenekoz egon ginenean oso mozkortuta geunden, bestela seguru ez genuela elkarrekin amaituko. Ez naiz ondo akordatzen baina litekena da nik kaƱa sartzea, zure aldetik jarrera baikorra bazen ere. Dena borroso daukat, baina elkarrekin bukatu genuen, eta txortan egin genuen, gustora gainera, horretan ez daukat zalantzarik.
Biharamuna ez zen hain gozoa izan, ez niretzat behintzat, zure jarrera hotza izan zen, gelidoa, damutua egongo bazina bezala, baina ez zenuen hitzik esan, horrek ez ninduen gehiegi harritu baina zapore gazi gozo bat utzi zidan, eta argi ikusi nuen hura zela azken aldia, onartzea gogorra bazitzaidan ere.
Ordu ezkeroztik elkar ikusi dugu eta zure jarrera batzuetan benetan arbuiagarria izan da, niri normal aktuatzeko esan baina ez zinen onena lezioak emateko, bai egia da nirea ere ez dela askotan hobea izan, baina zer nahi duzu esatea zu ahazteko zerbait egin behar nuen. Hala ere batzuetan zure begirada somatzeak nahasi egiten ninduen, nahasi egiten nau ze ez dizut ulertzen, ez ditut zure keinuak ulertzen eta hori da nik behar dudana, gauzak argi ikustea.
Nire itsutze horretan ezin izan nuen ebitatu eta aurrekoan mezu bat bidali nizun zurekin egoteko gogoa nuela adieraziz. Ez didazu erantzun noski, banekien, baina gehien izorratzen nauena da hortik aurrera agian gehiago ihes egingo nauzula, eta horrek benetan izugarrizko pena ematen dit ze benetan izugarrizko tipoa zarela pentsatzen dut eta narzisismoan erori gabe ni ere krixton tipa naiz, eta ezin duzu imajina baina ez dakizu nola eskertuko nizuke mezu batekin erantzun izan bazenit, zuk ez duzula nirekin egoterik nahi eta zutaz ahaz nadin esanez, zure ahotik edo mezutik zuzenean argi eta garbi entzuteak edo irakurtzeak mina emango zidan, baina horrekin zure begiradak batzuetan sortzen didan nahasmena ez zen gehiago sortuko, eta hori da errespetatzen duzun pertsona bati egin diezaiokezun gauzarik zuzenena.
Ondo bizi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina