Sexua gizakion beharra da, batzuk behar handiagoa izaten dute, beste batzuk gutxiago, garai batzuetan behar hori bortizkiago sentitzen duzu, beste batzuetan lotan izaten duzu, baina beharra hor dago.
Bikotekidea dutenek sexua nolabait ziurtatua daukate, batzuk kontrakoa esaten saiatzen badira ere, eta bikotekiderik ez dutenek tarteka behar hori asetzen saiatzen dira, ahal duten moduan. Askotan parrandan dabiltzala izaten da, deshinibituago daudelako edo, errazago zaie inorri sartzea, asko kostatzen bada beti ere, batzuei behintzat, beste batzuk erreztasun handia baitute.
Ni esan daiteke asko kostatzen zaien multzo horretan nagoela, batzuetan ez dakit nondik aurpegia ateratzen badut ere, baina ordu txikitako txortaldi horiek egunetik egunera aje gehiago sortzen didate.
Sexua praktikatzeko ez da maitasunik behar, hori argi dago, baina ligatzen duzunean gustoko duzun pertsona topatzen saiatzen zara, horrek beste konplizidade bat ematen baitu.
Sexualki disfrutatzeaz gain, pertsona horren goxotasuna bilatzen dugu sarri emakumeok, gauza normala inondik inora, mutilak aldiz askotan desberdinak dira horretan. Esnatzean bere laztanak, muxuak, hitz goxoak entzutea gustatzen zaigu, zeini ez, baina askotan beste zerbaitekin egiten dugu topo eta sexua, sexua bada ere, une horretan objektu hutsak sentitzen gara, zulo bat besterik ez.
Ez da lehen aldia hori gertatu zaidana, eta ez dut uste bakarra izango naizenik. Esnatzen zara, espero duzu berak laztan batzuk egingo dizkizula, edo oso gustora egon dela adieraziko dizula edo muxu goxo batzuk emango dizkizula, inkluso zurekin bazkaltzen geratuko dela, baina ez. Esnatu, jaiki eta ia hitzik esan gabe alde egiten du, bere ondoan dagoena animalia bat izango balitz bezala.
Hoztasun hori ez dut ulertzen eta ez dut onartzen, izugarria iruditzen zait. Pertsonak gara, sentimenduak dauzkagu, txortan egiteak ez digu beste inolako loturarik sortzen, baina pertsona bat horrela tratatzea gehiegi iruditzen zait.
Gero tipoa kalean ikusten duzunean zein aurpegirekin begiratu behar diozu, irrifartsu? Ez du horren gogorik ematen, maitale oso ona izanagatik ere, tipo horrek ez du agurrik merezi, nik hala sentitzen dut behintzat. Nola hurbilduko zara berarengana ezer esatera zure ohean egon denean hitzik zuzendu ez dizunean?
Ez dakit horrelako asko egongo diren baina zoritxarrez nik horrelakoekin egin izan dut topo.
Sexua bai, maitasunik gabe bada ere primeran dago, baina horrela ez mesedez, horrela ez!
ez partitu mutilak bestelakoak dira batetik, ez hartu balekotzat. emaiozu gerra, porrokatu esaldi horren harresiak dituen zuloak erakusten dituen arte, erakutsiko ditu eta. askotan mutiloi gertatzen zaiguna da, garena baino, bilatzen dutena izan nahi izaten dugula. ez, ez. bilatzen dutena uste duguna izaten saiatzen garela. eta gero horrela dirudigu dirudigun bezain patetiko momentu batzutan. horren xinple esaten da "izan zaren bezalakoa" eta horren zaila egiten zaigu...
ErantzunEzabatuunidad popular, herri batasuna, batasuna, herri harresia, termino beliko eta harrizkoak darabilzkigu, eta batzutan nortea galdu eta ez gara gure inperfekzioetaz ohartzen, ez dugu nahi. baina gu ez gara herri harresia, gu izaki hauskorrak gara. gure harresi ustez sendoa zulatua denean gozatzen dugun (nik behintzat) izaki hauskorrak. gure konplizeen, aliatuen, bizitzako bidailagun edo egun bateko ohelagunen harresiak hausten gozatzen dugun izaki hauskorrak. horrenbeste botatzen da faltan batzutan besarkada bero bat bihotz zailduen inguru honetan...
joango gara (zara esatea kutrea iruditu zait) bizitzari gerra ematen eta geure kontuak eta desafioak garatzen. zoriontsua izan zaitezela!
eskerrik asko, horrelakoak irakurtzea neurri batean lasaitzen nau, halere "manda huevos", zeren beldur bizi gara gauzak adierazteko gai ez garenean?
ErantzunEzabatu