Bart gauean berarekin egin du amets.
Denbora asko da ez duela ikusi. Hura ahazteko bidean da, edo ahaleginean
bederen, baina patuak berarengana bultzatzen du, etengabe.
Herriko aldizkariko argazkietan topatu
du behin baino gehiagotan, eta bart, beste behin ere ametsetan.
Ez da amets sexuala izan, ezta sentsuala ere, baina berarekiko beharra eta nolabaiteko menpekotasuna azaldu dizkio, eta hain zen bere irudia garbia, ezen jaiki bezain pronto telefonoa begiratu duela, haren deia edo mezua topatzeko esperantzaz.
Bilatu du uatsapean, bilatu du telegramen, baita facebook eta instagramen ere. Miatu du bere korreo elektronikoa. Baina alferrik izan da, ez dago haren seinalerik inon.
Eta Edurne zuriren antzera, sagar bati kosk egin, eta somnifero eskukada ahoratu ostean, oheratu egin da, betirako loaren bila, haren musuek esnatuko duten itxaropenaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina