2011/03/27

Ordu aldaketak

Begia zabaldu dudanerako gelan argitasuna zen nagusi, erlojua begiratu ta goizeko bederatziak inguru, bai nahikoa lo egin dut eta zonbi baten moduan jaiki naiz. Nire eguneroko zukua hartu, ondoren txandal zaharra jantzi eta periodikoa erostera abiatu naiz, igandetako gosariak prentsarik gabe ez baitu zapore berdina. 
Gosaldu eta ordenagailua piztu dut terapia honetan sartzeko asmoarekin, bloga azken finean terapia moduko bat badelako niretzat behintzat, eta ordenagailuko erlojuak hamabiak markatzen zituela ohartu naiz. Ez da posible, hamaikak inguru izan behar dute eta. Orduan otu zait agian atzo udako ordutegian sartzen ginela. Bezperako periodikora jo dut, bai "cambio horario de madrugada".
Dena energia aurrezteko helburuarekin omen, nik ez dakit energia aurreztuko oten den, baina animali arrazionalengan trastornoak sortu eta osasuna galdu seguru!

1 comment:

  1. Ados nago! Animalia irrazionalak eguna argitzerako mugitzen baitira!! Eskerrak Natura oraindik ere zenbaitetan irrazionala zaigun, akabo bestela!

    ReplyDelete