2011/10/31

maitasuna

baduzu nire bihotzean
tokitxo bat nahigabean
arantzaz beterik bada ere
larrosa baten antzean
zeure irria gordeta daukat
hor nonbait nire barnean
zeure baimenik izan ez arren
hortxe egongo zara
bizitzen naizen artean



Oroitzapenak

Sei urte pasatu dira, sei, kakan pare tratatu ninduzunetik. 
Egia esateko nire buruan ez daukazu inolako tokirik. Denborarekin ikasten da zu bezalako jendea burutik kentzen, borratzen, ez baituzue ezer merezi, ez duzue tokirik gure bihotz ttipi eta sentikorretan. Baina gaur urriko azken astelehenari buruzko notizia irakurri eta egun hura etorri zait burura.
Nola daiteke lehen egunetik hainbeste konplizitate izan duzun pertsona batek goizetik gauera horrelako jarrera aldaketa izatea? Mezu hain gozo eta politak bidali ostean, kaleko zakur arkakusodun pare tratatzea? Horrek min handia egiten du, eta ulergaitza da, niretzat behintzat, baina batzuk ez dute adorerik gauzak modu egokian adierazi eta esateko, antza denez. Gizakiarekin doan zerbait izango da, agian.
Lehengoan manifa ostean ikusi zintudan eta zure paretik igaro behar nuenez, adorez bete eta ezer gertatu ez balitz bezala zuregana hurbildu nintzen. Elkarrekin bizitakoak kontuan izanik zuzenena iruditu zitzaidan, gainera nik ez daukat zertaz lotsaturik. Konturatu nintzen  poto bat ozpin baino garratzagoa zarela. Lehendik ere banekien, baina guztiz konfirmatu nuen. Nola da posible egunen baten zure ondoan egon nahi izana? Esaten da maitasuna itsua eta gorra dela sarri, eta halaxe da bai, nik ederki frogatuta daukat.
Harro, harro, agurtu nintzen zutaz, betirako, eta eskerrak eman nizkion patuari duela sei urte gertatutakoa gertatu izanaz.
Egia esan, bizitza laburregia da ozpinduta eta herraz beterik dauden pertsonez inguraturik egoteko. Agian zu pozik eta lasai biziko zara, zuregatik pozten naiz, baina nik ez dut zu bezalako gizasemerik nire bueltan nahi.

2011/10/22

Zuentzat!

Ez dakit nondik hasi, horrenbeste gauza entzun eta irakurri dut egun hauetan zaila zaidala ezer adieraztea, seguruen beste batzuk nik baino hobe adierazi dituztelako sentitzen ditudan guztiak.
Analisi politikorik ez dut egingo, ez naiz politologoa eta. Beste batzuk ederki esan dute askok pentsatzen duguna klik, eta sentimentuei dagokienean, Iñaki Sotok ederki deskribatu zituen belaunaldi bateko gazte askoren bizipenak atzoko garan klok.
Beraz, oraingoan, gure artean ez dauden -espero gurekin lehenbailehen izatea- horiei eskaini nahi nieke kantutxo hau. Ruperrena da, ezin nigandik etorrita beste inorrena izan, eta neuri behintzat ilusioa, itxaropena eta alaitasuna transmititzen dizkit. Doala muxu potolo eta besarkada beroekin zuek guztientzat.  

Euskal Preso eta Iheslariak etxera!

2011/10/16

Ametsetan

Aste honetan bi amets gozo izan ditut, errepikatzeko modukoak. 

Lehena amets erotikoa zen edo sexuala esan beharko, eta aspaldiko partez nire desio eta ekintzen objektua ez zinen zu. Irrifar bat ahoan esnatu nintzen pozik, lasai eta esan dezadan bide batez ilusioz beterik.
Bigarrenean biok elkarrekin geunden patxadaz, kaña bat eta tertulia aberasgarri bat konpartituz, lagun moduan. Bigarrenez aste berean irrifar batez esnatu nintzen, berriro ere pozik.

Nire etorkizunaren presagio ote? Hala bedi!

2011/10/08

Esaldiak 3

Duela urte asko ezagututako tipo batek (markatzen zaituen horietako bat) esaten zidan esaldia etorri zait burura, batzuetan pentsatzen dut aztia zela, bazekiela bakoitzari zer esan, niretzat ezin aproposagoa eta egia!

"lo malo no es vivir en las nubes, 
lo malo es bajar"

g.u.


2011/10/01

OJALA

Lagun batek maiteminduta ote nagoen galdetu dit. Bi aldiz pentsatu gabe ezetz esan diot, baina orain zalantza egiten dut, ez baita posible maiteminduta egon gabe horrelako mina sentitzea. Aspaldi egin zidan bihotzak krak, bitan partitu zitzaidan, eta denborak dena sendatzen badu ere, uste dut nire bihotzeko zauriak irekita jarraitzen duela, askotan kontrako sentsazioa badut ere.
Bizitza honetan dena egiten da maitasunez, zerbait benetan maite duzunean betetzen zaitu, edozer dela ere, ni neu behintzat horrelakoa naiz, egiten dudan horretan nire pasioa, nire bihotza, nire maitasun osoa bideratzen dut, baina bihotzaren kontuetan, inoiz hobe adierazita, bihotza apurtzen zait. Krak egin zidanetik ezin aurrera egin. Ezin dut zure begirada, edo zure begirada eza hobeto esanda, jasan, horrekin ezin dut bizi, nire delitoaren tamaina zuretzat zenbatekoa den jakin nahi nuke, egoera absurdo hau ulertzeko, niretzat egoera absurdoa, zuretzat ezer ez seguruen, kontua da ez didala aurrera jotzen uzten. 
Pozik nago eta zure presentziak eta begirada ezak lur jota uzten nau, zergatik? horrenbeste merezi al dut? ez dut uste baina hala da.
Horrelakoetan Silvio Rodriguezen kantua datorkit burura, ez naiz hasiko zeinentzat idatzi zuen, bertsio desberdinak entzun baititut, baina doa nire bihotzetik zuretzat!!!