2009/11/28

Izugarria!

Aste honetan ehundaka polizik ehun lokal, etxebizitza, inguru miatu dituzte eta 34 gazte atxilotu etorkizunean gerta daitezkeen ekintza imaginarioen ustezko egileak izan daitezkelako ustean, beraz haien mesedetan zalantza ezbairik gabe. Eskerrak jainkoari, madrileko audientzia madarikatu horretako jainkotxoetako bati. Eta bitartean kutxazain baten beltzuneak kezkatzen gaitu, gu guztion diruarekin konpondu beharko dute eta, eta nik neure buruari galdetzen diot, behin eta berriro, nor etorriko da eratzen ari garen edo eratzera bultzatzen gaituzten gizarte gaixo, faxista, pentsamendu bakarrekoa konpontzera? Ze ni behintzat oso kezkatuta nago, horrelako operazioen aurrean oro har gizarte guztiak ageri duen jarreraz, ohitu ei gara eta gure egunerokoarekin jarraitzen dugu ezer gertatu ez balitz bezala. Tamalgarria benetan. Izugarria!