2010/12/21

Etxean nahi ditugulako

Orain inoiz baino gehiago, etxean nahi eta behar ditugu, Euskal Preso eta Iheslariak ETXERA

2010/12/18

Q de carbón para el consejero

Lehengo ostegunean Euskalitek aurten eman dituen kalitatezko Q-en ekitaldian izan nintzen. Lehenengo aldia zen horrelako ekitaldi batera joaten nintzena eta benetan aspergarria iruditu zitzaidan, baina tira hori beste kontu bat da.
Han zen beste batzuen artean Bernabe Unda industria eta berrikuntzarako kontseilaria edo "Consejero de industria e innovación" esan beharko nuke, zer gizon honek eman zigun kalitatearen lezioa itzela izan zen, ordezkatzen duen gizartearen islada adierazteko kalitatea zero baitu tipoak.
Bi hizkuntz ofizial dituen lurralde baten gobernuaren izenean zetorren, baina hizkuntza bakarra erabili zuen, (ez dut uste beharrezko denik adieraztea zein izan zen hizkuntza hori), jakinik han bildutako asko derrigorrezko hezkuntzan gabiltzan profesionalak ginela, gehienak, denak ez bada, euskaldunak.
Esateagatik ez zuen ezta gabon esan, atera kontuak. Benetan lotsagarria izan zen; txuleta txiki bat eramatea bazuen sarrera moduan, baina zertarako? Zeinek eskatuko dizkio kontuak honi? Zeinek baloratuko du bere kalitatea? Non dago euskaldunekiko errespetua hor? Non dago tolerantzia?
Badakit merezi duguna daukagula (bere garaian bestelako mugimenduak ez eginagatik ari naiz oro har), baina zer nazka ematen duten batzuk. Ea txoiloa laster bukatzen zaien eta gure hizkuntzak merezi duen tokia lortzen duen alor, esparru, eremu,... erakunde guztietan.

2010/12/12

Esfortzua

Zer nolako gizartea egiten ari gara?

Galdera hori maiz egiten diogu gure buruari, neuk behintzat bai, zer nola hezitzen ari gara geure umeak, dena eskatu bezain pronto esku tartean duten horiek?
Zerbait gaizki egiten ari garenaren sentsazioa dut, krisi garaian bizi bagara ere abundantziaren umeak dira azken belaunaldikoak.
Telebistan ikusten duten zaborra medio pentsatzen dute lanik gabe edozeinek edozer eduki eta lor dezakela, eta hori da euren helburua ere logikoa denez.
Horren harira eguneroko borroka da irakasleona ikasleei egunero apur bat egitearena aholkatzekoa, baina geure hitzek indar gutxi dute euren buruetan.
Azken asteetan irakurritako bi gauzatxo ekarri nahi ditut nire iritzien txoko honetara.

Lehena, Pedro Miguel Etxenike fisikariari Gara egunkarian egindako elkarrizketaren zatitxo bat:


G -Por cierto, ¿de niño despuntaba en la escuela?¿Sacaba buenas notas?
E - Muy buenas... Siento ser tan poético; ahora parece estar de moda haber sido mal estudiante...
Siempre he seguido una regla: nunca he estudiado mucho muchas horas, sino todos los días un poco.


Bigarrena Hik Hasik argitaratutako Joseba Sarrionaindiaren "idazlea zeu zara irakurtzen duzulako" liburuan aurki dezakegun honako ipuina:


galdera

Djeharen ipuin bat kontatuko dizuet1. Asto gainean heldu zen Djeha oasira, eskola emateko orduan. Asto gainean atzera begira zegoen ohitura zuen legez.

"Gauza bat esan behar dizuet", oihu egin zuen.

Umeak lezioaren zain zeuden eta jakin-minez inguratu zitzaizkion, Djeha asto gainetik jaitsi gabe geratu baitzen.

"Nahi duzue estudiatu gabe ikasi, egia zalantzarik gabe ezagutu, asmoak nekerik gabe bete eta beharrik egin gabe ondo bizi?"

"Bai!" oihu egin zuten umeek. "Bai!"

Eta eskolako atezainek ere baietz esan zuten, eta lasterka inguratu ziren auzokoek ere baietz:

"Bai! Bai! Bai!, ozena hedatu zen oasi inguruan.

"Oso ondo!" egin zuen Djehak aldarri. "Horixe besterik ez nuen jakin nahi!"

Arre esan zion astoari, inguraturiko jendetza ahoa zabalik utziz, bestelako irakaspenik eman gabe bazihoalako.

"Orain badakit zer nahi duzuen...", egiten zien agur Djehak oasiko umeei eta gainerako biztanleei basamorturantz zihoan astoaren gainetik. "Halako zerbait ikasten badut berehala itzuliko naiz eta kontatuko dizuet".




Eta hori da gaur ekarri nahi nuen irakaspena, lanik gabe, esfortzu gabe ez dago ezer, baina hobe egunero pixka bat egitea, pixkanaka ikasitakoak benetan barneratzen ditugulako.


1 Djeha, umore ipuinetako pertsonaia da herri musulmanetan.

2010/12/06

DESIOA

Zugan pentsatzen dudan bakoitzean alua urtu egiten zait. Zer nahi duzu bada, azkenekoz ikusi zintudanean bost minutu eskatzen ari zenitzaidan, zure haragi bero, tente, gogor, goxo hura ageri zenuela. Eta nik ezetz, joateko ordua zela, eta ordu ezkeroztik zenbatetan akordatu naizen zure hankarteko misilaz, eta bakoitzean flux!, kuleroak busti egiten zaizkit, eta aukera badut, moldatu egiten naiz bakarkako ariketa bat betetzeko, eta zin dagizut, nire kobazulotxoa inoiz imajinatu dudana baino zabalagoa eta sakonagoa dela.

Badirudi mila eta bat gaueko ali babaren koba, zure zakilaren aginduetara dagoen koba majikoa, zure tramankulua ikusi eta besterik gabe irekitzen dena, heze, zure gosez. “Etorri barrura, bero horrekin itto egingo zara eta, tori nire edabe majikoa”, esan eta zure misila Bushenak irakiarren kontrakoak baino zuzenago eta azkarrago, Zas! barrura. Hori bai ez du lehenean eztanda egiten, eta dantzan hasten zarete biak, atzera eta aurrera, FLOP, FLOP, FLOP, eta badirudi kobazuloa harrobi bat dela, harriak ateratzeko makina bertan duela eta denak hasten gara dantza batean, badirudi koba horretan akuifero bat dagoela senti daitekeen hezetasuna izugarria delako, flop, flop, flop, segi, segi, segi, AAAAAHHHHHHHHHHHHH!!!!!!!!

2005eko uztailean

2010/12/01

Negua, txuria, beltza

elurra, hotza, haizea
izarapean goxo goxo egoteko eguna
zure gorputz epela sentitzekoa
zure hitz goxoak entzutekoa
zure mingain hezea dastatzekoa
zure gerrira helduta egotekoa

elurra, hotza, haizea
kalera irten eta
zure eskutik helduta paseatzekoa
zurekin elur gerra egitekoa
ondoren sutondoan biluztu eta
manta batez babestuta besarkatuta egotekoa

elurra, hotza, haizea
mendira joan eta aire hotza arnastuz
bizirik gaudela sentitzekoa
bizitza ederra dela ohartzekoa
askotan paisaia txuri baino
beltza ikusten badugu ere

bai, negua gainean da
elurra, hotza, haizea,...

2010/11/29

EGUN TXARRA

Duela lau bat urte idatzitako pasadizoa!


EGUN TXARRA


Gaur, azkenaldian hain arrunt bilakatzen ari zaizkidan egun ahanzgarri horietako bat izan da, beno hobe esanda horrela hasi da, zeren amaierarako gauzak bere onera etorri baitira.
Esan dudanez gaurkoa egun beltza zen, iluna, ni neu hutsaren parekoa nintzen, puntu bat baino gutxiago gure unibertso zabalean. Nire bizitzak daraman norabidea neukan buruan eta ezin malkoak ekidin, isurtzen hasi dira, banaka, banaka, baina gelditu gabe. Nire inguruan dena zen ilun, ez nuen argi izpirik ikusten. Nirekin akordatuko diren pertsonak kontatzen hasi naiz, eta konbentzitua nengoen inork ez ninduela bere gogoan izango, ez une haietan behintzat, eta ni bakarrik, bihotza txikituta, ilusiorik gabe, negar malkoetan itotzen nire desgraziak, nire buruaz errukitzen, gero eta beherago, sakonago, ea behingoz hondoa ukitzen nuen.
Hala ere, adore apur bat hartuta, kirola egitera joatea erabaki dut, buruari atseden bat emateko asmoz, edo guztiz txoratzeko asmoz.
Igerilekura joan naiz, luze batzuk egin ditut (buruari eragiteari utzi gabe), ondoren ariketa batzuk egitera nindoanean nire aqua-gymeko taldekoekin, horietako bati zorabio bat eman dio. Esan dezadan emakumeak hirurogei urte inguru izango dituela honezkero,hala ere une horretan heriotza ikusi dut bere aurpegian, eta barkatuko didazue baina nire aurpegian irribarre bat irudikatu da, eta ez dezala inork pentsa haren zorigaitzaz alegeratu naizenik, ezta gutxiago ere, baina bere gaitzaren aurrean nire ditxosozko buruhauste, depresio edo dena zelako hori, huskeria iruditu zait eta berriro ere une batez bizipoza errekuperatu dut eta etxera bueltatu naiz nire terapiak benetan efektua izan duela, eta otu zait kasualitatez norbaitek joaten eta bueltatzen ikusi banau, harrituta geratuko zela, ze abiatu den neskak eta ordu eta erdira itzuli denak bi pertsona desberdin ziruditen.
Eta horrela amaitu zaizu eguna gaurkoz. Ohean ametsetan, irribarrea ezin kendu zeundela iruditu zaizu, baina hori beste kontu bat da, agian.

2010/11/27

sentimenduak

Lehengoan irakurri nuen badirela pertsona batzuk sentitzen duten guztia adierazi behar dutenak eta ez badute hori egiten gaizki sentitzen dira, izugarrizko antsietatea sortzen zaie, eta horrekin batera tristezia, depresioa, gaizki egona azken finean.
Lasaitu nintzen ze hainbeste urteren ondoren nire gaitzaren nondik norakoa errebelatu zidan.
Neu horietakoa bainaiz, eta egia esan, askotan oso gaizki pasatzen dut eta ez dut jakiten zergatik, ba hori da, momentuan sentitzen ari naizena esan beharra, adierazi beharra, nire barrua hustu beharra eta ezin dudanean izugarrizko korapiloa jartzen zait sabelean eta zulo batean jausten hasten naiz, amaierarik gabeko zulo beltzean.
Halere askotan hitz egin dut, adierazi naiz, ahal izan dudan moduan, ez beti erarik egokienean, eta horrek lasaitzearekin batera besteekiko gaizki egona sortu izan dit, ze askotan jendeak ez du ulertzen esaten ari zarena edo ez du kokatzen momentuan, ez du enpatizatzen zurekin ez dakielako zertara datorren hori bapatean, edo une horretan zure adierazpenak inkomodatu egiten ditu eta zurekiko halako erretxazo bat sortzen zaie.
Aurrekoan harremanik ez dudan pertsona batekin akordatu nintzen, berarekin hitz egiteko izugarrizko gogoa sentitu nuen eta nola banekien hori ez zela gertatuko mezu bat bidali nion hori adieraziz, besterik gabe, eta lasai geratu nintzen, oso lasai, gainera iruditzen zait danontzat polita dela norbait uneren batean gurekin oroitzen dela jakiteak, ze oroitzapen horiek normalez goxoak izaten dira, eta bizitzan apreziatzen gaituen jendea dagoela jakiteak, eta bereziki zuzenean adierazten digutenean autoestimua igotzen digu, pilak kargatzen dizkigu.
Ez dakit berak nola hartuko zuen, agian inkomodo sentitu zen, agian nire hitzetan ez zegoen irakurketa bat egin zuen, baina ez dakit, eta ez dut jakingo, ze batzuk dena adierazteko beharra daukagun modu berean beste batzuk badirudi ez dutela sentitzen, edo sentimenduak adieraztea debekatu egin zaiela jaiotzeko momentu beretik.
Mundua horrela doa, hitz goxoak irainekin ordeztu ditugu, laztanak hostiekin, baina neuk behintzat naizen modukoa izaten jarraitu nahi dut, jarraituko dut, ze batzuetan ez ulertua sentitzen banaiz ere, eta horrek izugarrizko mina ematen dit, badakit hori dela bidea!

2010/11/17

sarrionaindia

Durangoko azokan, Joseba Sarrionaindiaren saiakera berria eskuratzeko aukera izango dugula eta horren harira, "hau da ene ondasun guztia" diska-liburutik ateratako gustoko poema batzuk ekarri ditut hona.


PRESO EGON DENAREN GOGOA

Preso egon denaren gogoa
gartzelara itzultzen da beti.
Kalean juje, fiskal eta
abokatuekin gurutzatzen da
eta poliziek, identifikatu ez arren, 
beste inori baino gehiago
begiratzen diote, bere pausua 
sosegatua ez delako
edo sosegatuegia delako.
Bere bihotz barruan
Betirako kondenatu bat dago.



II. GALDERA

Presoa zelda bazterrean,
bakarrik mintzatzen bezala.
Baina ez, armiarma bati
galdetzen dio "Noiz arte?"
Armiarma, berehala, 
zintzilikatu eta haria
                     luzatzen jeisten da.
Eta badirudi hari luze hori dela
                       armiarmaren erantzuna.

gartzelako poemak 1980-1985

2010/10/27

Ainarari eskutitza

Aupa gaztia! Zer moduz zaude?
Nik ere a zer nolako galderak egiten ditudan, nola egongo zara bost egun estatu españoleko polizia nazionalen eskuetan inkomunikaturik egon eta gero, (ez dut pentsatu ere egin nahi zer jasan behar izan duzun) eta orain auskalo nongo espetxetan, batek daki zenbat denborarako... baina badakizu, eskutitzak hasteko modu bat besterik ez da.
Nik kontatuko dizut nola doakidan niri. Ba egia esateko ez naiz gaizki bizi, lan eta soldata duinak dauzkat, opor onak, zer gehiago eska dezaket nire kolkoari begiratzen badiot? Baina nire begiek, zorionez, haratago ikusten dute, eta dakusatena ez zaie batere gustatzen ze beti gertatzen da zerbait eguna zapuzten duena.
Lehengo ostiralean lanera nindoala estatu españoleko irrati bat entzuten, albiste laburpen moduko bat ematen hasi ziren eta azken polizia operazioaren berri izan nuen orduan, baina hasieratik notizia emateko erabilitako kalifikatiboek (culebras, serpientes, cachorros, halako zerbait, ezin ditut zuzen gogoratu... Eskerrak irrati progreetan progreena zela!) sutan jarri ninduten. Gero lanera heldu eta egia esateko ez nuen ezer inorekin komentatu, ohituta gaude horrelakoak bizitzera, eta azkenean ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen dugu. Arratsaldean jada etxean, lasaiago, interneten sartu eta zure izena irakurri nuen eta egia esango badizut ez ninduen sorpresaz harrapatu españolek darabilten estrategia ikusirik.
Zein da estrategia hori? Ez da oso azkarra izan behar jakiteko, lana egiten duen jendea paretik kentzea. Lana egin? Galdetuko du baten batek, ba bai, lana, lana gizartea aldatzeko, gazteen eskubideen alde, emakumeen eskubideen alde, ingurumena babesteko, herri honi dagozkion eskubideen alde; lana, eguneroko lana, talde lana, auzo lana, herri lana... Hori baita zuek eta zuen aurretik eraman dituzten ehunka gaztek egin duten delitua; antolatu gizartea eraldatzeko.
Badakizu ETAk ekintza armatuen etena iragarri zuenetik 35 lagun atxilotu dituela estatu españolak? Eta urtea hasi zenetik ustezko Segi-ko kide izateagatik 94 gazte atxilotu dituztela? Baina zer kontatuko dizut zuri, ederki dakizu hori guztia, eta bai, hori hemen, gure Euskal Herri txiki honetan Europaren erdian, XXI. mendean, estatu itxuraz bakezale eta demokratiko batean...
Eta bizitzak aurrera darrai normala balitz bezala. Ez, ezin dut gehiago, "ya no me callo", gure garaia heldu da, herritarrok ez baditugu gure eskubide zibil eta politikoak defendatzen, zeinek egingo du?
Herri hau beste eszenatoki batera eraman nahi badugu, bakoitzak gure esparrutik lanean hasi beharko dugu (batzuek jarraitu), isildu gabe, sukaldeko lana egiten, eta horretarako Ainara gehiago behar ditugu.
Egia esango badizut eta kursi geratzeko beldurrik gabe, oso harro sentitzen naiz zure ibilbidean une batez irakasle izanaz. Inor gutxietsi gabe nik zu bezalako ikasle gehiago nahi ditut eta Euskal Herriak oro har zu bezalako gazte gehiago behar ditu, eta hori ez da ondo gelditzeko, benetan sentitzen dudalako baizik.
Beno gaztia, amaitzera noa. Zauden ziegan zaudela muxu handi bat eta besarkada bero bat. Animo eta eutsi goiari garaipena geurea izango da eta!

2010/10/10

Zoriontasunaren liburua

Honek ez digu zoriontasunik ekarriko, baina lur jota gaudenean jarraitzeko moduko aholkuak dira, bizitzaren alderdi positiboak ikusteko, geure burua gehiago baloratzeko, disfrutau!

EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO

Kantak dio "euskalduna naiz eta harro nago". Nik horrela bizi dut, harro nago euskalduna izateaz, baina ez diot hori harrokeriaz, harrotasunez baizik. Euskalduna naiz Euskal Herrian jaio, hazi, hezi eta bizi naizelako. Madrilen jaio izan banintz ez dakit zer sentituko nintzatekeen, madrileño, español, batek daki, baina Euskal Herritarra naiz eta punto.
Ez naiz beste batzuk baino gehiago, ez eta gutxiago ere; ez naiz beste batzuk baino hobea, ezta okerragoa ere. Naizena naiz, hori da dena.
Gure herria bere inguruko beste herrietatik desberdina da, hasteko, eta horrek bereizten gaitu gehien, beste hizkuntza bat daukagu, geurea dena Euskara, eta ondorioz baita beste kultura bat ere, ez hobea, ez okerragoa, beste bat, desberdina. Horrek bereizten gaitu estatu españoleko beste herrietatik.
Zer dut nik andaluz batekin, argentino batekin baino gehiago lotzen nauenik? Ezer gutxi, agian kulturalki antz gehiago daukagu argentinoekin andaluzekin baino.
Euskalduna naiz eta herri bat ondo funtzionatzeko erarik egokiena gertutik gestionatzea da, norberak gestionatzea, ez kanpotik.
Euskal Herriak gaitasun ekonomikoa, soziala, kulturala, teknologikoa dauzka bere burua gobernatzeko. Independentista naiz benetan sinisten dudalako herri hau aurrera eramateko gaitasun guzti horiek geuk garatu behar ditugula, ingurukoekin harremanak edukiz eta elkarlana bultzatuz, baina erabakiak guk geuk hartuz.
Ez dut uste astakeria bat denik, gure etxeko asuntoak auzoen artean konpontzen ditugu eta ez kale guztiko bizilagunak bilduz, arazoak etxe bakoitzean desberdinak baitira.
Gauzak horrela dira, sinpleak, zeren beldur dira herri honi bere eskubideak ukatzen dizkietenak?
Gure garaia heldu da, herri honen etorkizunerako beste zerbait nahi dugunok lanean hasi behar dugu, bakoitza bere esparrutik jendeari ikusaraziz, konbentzituz independentzia dela danontzat aukerarik onena, eta hori egiteko eguneroko adibideekin nahikoa dugu baina gure ahotsa entzunarazi behar dugu, apaltasunez baina erabakiorki, garaipena denon esku baitago.

2010/09/13

Euskal iheslari politikoen mezua Sarrionaindiaren ahotsean.

Orain topatu dut nik bideo hau, benetan interesgarria eta bizi garen garaietan ezinbestekoa.

ITZALEAN

Txikitan txikiegi ote zinen niretzat
Kontua da ez nuela zugan erreparatu
Aldamenean eduki zaitut urteetan
Bainan nire handitasunak ez ninduen zu ikusten uzten
Orain zu ote zara handiegi niretzat
Kontua da zure inguruan egon arren
Ez nauzula ikusten
Edo ikusten banauzu
Ez duzula nigan erreparatu

Zein paradoxikoa den bizitza
Beti nahi dugu eduki ezin duguna
Edo beti heltzen gara berandu gure ametsetara
Edo besteen ametsak esku tartean urtzen zaizkigunean
Orduan bakarrik bizi nahi ditugu
Inoiz egingo al zaigu errealitate norbaiten ametsik?

Eta horrela igaroko zaigu bizitza
Handitasuna txikitzen zaigun bitartean

AMETSAK AMETS

BEDERATZI
Hasieran zinema zuzendaria izan nahi nuen
Baina filmak zinema aretoetan ikustearekin konformatu naiz
Ondoren idazlea izan nahi nuen
baina liburutegietan harturiko liburuak irakurtzearekin konformatu naiz
Hurrengo batean argazkilaria izan nahi nuela pentsatu nuen
Baina besteek egindako erretratuak erakustaretotan ikustearekin konformatu naiz
Zurekin egon nahi dut
Baina zurekin amets egitearekin konformatu beharko dut.

BIZITZA

Poetak zioen bizitzea hori dela
Maitasunaren bila ibiltzea urtietan zehar
Eta hortan ni aditu xamarra naiz
Hortan joan zaizkit azken hamar urteak
Edo agian azken hogeitamarrak
Eta aurretik dauzkadan horiek ere
Hortan pasako ditudala iruditzen zait
Izugarria da
hain triste eta bakarrik bizi naizen honek
neuk daukat bizitzaren sekretua
eta inguruan dauzkadanak pentsatzen dute
nire bizitzarekin zer egin ez dakidala
inozo halakoak
jakingo balute
nik dakidala bizitzea zer den
ez beraiek

IMAJINAZIOA

BEDERATZI
Nire leihotik zure etxea ikus dezaket
Eta imajinatzen dut
Nolakoa izango den zure logela
Zein liburu izango duzun mesanotxean
Zein erretratuk edo koadrok jantziko dituzten zure paretak
Zein kolorek argiztatuko duten zure espazioa
Zein diskak joko duen zure aparatu estereofonikoan
Zein filma egongo den ipinia zure dvdan
Eta bereziki imajinatzen dut nolakoa izango den zure loa
Zer ez nuen nik emango lo hori zaintzeagatik
Gau batez besterik ez bada ere
Baina imajinatzekotan
Hobe imajinatzea gauero zaintze zaitudala
Zure aingeru goardakoa naizela
Zu konturatu ez arren
Horrela ere
Pozik biziko nintzateke

2010/09/06

ETAren adierazpenen harira

Beste mundu batekoa izango naiz seguruen, amari galdetu beharko diot zein planetakoa den, ze atzo eta gaur egunkari, irrati eta telebistetan irakurri, entzun eta ikusi ditudanak flipatu arazi egiten naute.
Gure herriak gatazka politiko bat bizi du (batzuk hori ikusi nahi ez arren) eta gatazka politiko horren ondorioz gatazka armatu bat ere bizi du. 
Batzuentzat hori da gatazka bakarra, armatua alegia, eta hori aitzakitzat erabiliz herri honi hainbat eskubide ukatzea argudiatzen dute. 
Horrez gain, sektore batek beldurra bizi izan du bere larruan ETAren mehatsua dela eta, (beste sektore batek beldurra bizi izan duen eta egun bizi duen modu berean, baina gaur ez naiz horietaz arituko) ulertzekoa.
Ni ez naiz bizitza edozein preziotan defendatzen duen horietakoa, batzuk buruarekin paretan joko dute agian nire etika, moral "faltagatik". Niretzat bizitza arnasa hartzea baino zerbait gehiago da, bizitza duintasunaren eta justiziaren eskutik doan zerbait da, baina beste batzuentzat ez. 
Beste batzuek bizitza (arnasa hartzea) edozein gauzaren gainetik jartzen duten balore bat da, ez dut konpartitzen baina ulertzen dut, eta horien adierazpenak dira hain zuzen ere ulertzen ez ditudanak.
ETAk, erakunde armatu batek, hilabeteak direla erabaki zuen ekintza armaturik ez zuela burutuko, atzo jakin genuen eta askorentzat berri pozgarria izan da arrazoi desberdinengatik. Batzuk aipatzearren inorentzat atseginak ez diren erasoak gertatuko ez direla esan nahi baitu; aitzakitzat hori erabili dutenek orain beste jarrera batzuk hartu beharko dituztelako edo beste aitzakia batzuk erabili herri honek bizi duen eskubideen ukazioa defendatzeko,...
ETAren adierazpena nahikoa den, ez den, ... horretan hastea ez al da debate antzua? Eta hori da medio gehienetan eta politikari askorengan entzun ahal izan duguna. Nondik eraiki behar dugu etxea teilatutik ala sototik?
Ez al lukete agintari guztiek eta gizarte guztia pozik egon beharko ekintza armaturik egongo ez delako (ETAren aldetik esan nahi dut)? Ez al da hori hasiera ona, aurrera pausoak ematen hasteko? Eta ez al da optimismoa inguruan zabaldu behar duguna, herritar guztiok giro horretan pixkanaka presioa eginez egoerak atzera bueltarik izan ez dezan, benetako prozesu demokratiko bat ireki dadin eta herri honetako eragile guztiek, berriro diot guztiek, eta berdintasun baldintzetan parte har dezaten?,...
Baina ez, gehienen mezua ezkorra izan da (indar abertzale batzuen kasuan salbu), askorentzat piztu den itxaropena zapuztu nahi dutela dirudi, badakit askotan politiko batzuen jarrerak halakoa izan behar duela, segun eta zein bandotan dagoen, baina ez dakit konturatzen ote diren sortzen duten ezinegonaz, erabiltzen duten maltzurkeriaz..., finean justizian oinarritutako bake batetik oso urrun dagoen mezua zabaltzen dute inguruan eta hori guztia bueltan etortzen da lehenago edo beranduago.
Benetan flipatuta nago, ez dut ulertzen, baina ni pozik nago eta nire esku dagoen guztia egingo dut prozesu bat martxan jar dadin eta egoerak apurka apurka aurrera egin dezan atzera bueltarik gabe, merezi dugulako, asko sufritu dugu jada, herri honek merezi duelako, Euskal Herriak merezi duelako.

2010/08/26

Bakarrik ala? Deitu

Señor No-ren tema ona

Argentinatik jasotako idatzia

UN JUEZ QUE AVALA LAS TORTURAS NO PUEDE ENSUCIAR LA MEMORIA DE NUESTROS 30 MIL DESAPARECIDOS

El próximo jueves 12 de agosto, en la ciudad de La Plata se realizará la presentación del Informe 2010 del Comité contra la Tortura, elaborado por la Comisión Provincial por la Memoria. Allí, rodeado por auténticos luchadores por los derechos humanos y militantes comprometidos con la necesidad de aplicar justos castigos a los militares y civiles ligados a la dictadura militar, hablará el juez represor español Baltasar Garzón.

Queremos señalar que la presencia de un sujeto como Garzón en numerosos eventos vinculados a los DDHH en Argentina, ofende la memoria de lucha de tantas y tantos compañeros que entregaron su libertad y hasta su vida por cambiar una sociedad injusta, que batallaron contra empresarios ladrones, militares, policías torturadores, y jueces que avalaban estos comportamientos, y lo hicieron por generar el nacimiento de otra Argentina, donde el pueblo gozara de libertad, justicia y soberanía. Un país donde no tuvieran cabida precisamente, explotadores ni explotados, pero tampoco personajes nefastos como Garzón, un hombre que en su país ha dedicado gran parte de su vida a servir juiciosamente a gobiernos que hicieron de la represión y la aplicación de las políticas hambreadoras impuestas por el capitalismo, una fórmula de aplicación cotidiana.

Con este juez del que hablamos, se da un fenómeno muy especial en nuestro país: por "falta de información", por oportunismo o simplemente por dar la espalda a una auténtica política de defensa de los derechos humanos, el magistrado español es venerado casi hasta la impudicia, por algunos ex militantes argentinos y otros con los que seguimos coincidiendo en la lucha popular. Y ocurre, por más que se lo quiera ignorar,  que Garzón ha sido la pieza fundamental en las políticas de represión aplicadas por el Estado español contra los luchadores y luchadoras del País Vasco y de otras nacionalidades oprimidas. De esta manera, es el culpable de que,  miles de jóvenes imbuidos con los mismos principios, idéntica pasión e igual compromiso que nuestros 30 mil desaparecidos, hayan sido enviados a la cárcel por 10, 20 o 30 años por el sólo hecho de reivindicar los derechos de su patria invadida y controlada por el poder económico y militar español.

Garzón es también el que abrió las puertas para que estos mismos luchadores y luchadoras, que sufrieron torturas en los cuarteles policiales, hayan permanecido en manos de monstruos similares a los de la ESMA, Orletti o El Olimpo, precisamente por la aplicación de la llamada "doctrina Garzón" que permite que los detenidos puedan ser "interrogados" en un prolongado período de incomunicación.

Garzón es culpable de que chicas muy jóvenes se desesperaran hasta las lágrimas en las cabinas acristaladas y herméticas de ese tribunal de excepción que es la Audiencia Nacional española (continuidad de los peores tribunales franquistas), a fin de que el insensible juez (amo y señor de vidas y libertades) escuchara sus relatos de violaciones continuas por parte de agentes policiales. Mientras que el "todopoderoso", ahora tan ponderado por compañeros que también sufrieron torturas en tiempos de Videla y Masera, se limitara a sonreir o bostezar, y con su dedo dictatorial marcara el camino de la prisión, sin escuchar argumentos, descargos o pruebas en contrario elevados por un grupo de abogados, ellos también expuestos a ir a la cárcel por "defender a terroristas".

Garzón es el hombre que le sugirió al genocida y ahora ex presidente colombiano Uribe Vélez que aplicara la "doctrina" que lleva su nombre para golpear -a través de interrogatorios que siempre terminan en tortura- las estructuras de la insurgencia, vendiendo para ello los "excelentes resultados" que esos métodos significaron para "la lucha antiterrorista en el Pais Vasco".

Garzón es amigo directo de la oposición al presidente venezolano Hugo Chávez. Metió sus narices en Caracas con la idea de denunciar que el gobierno bolivariano persigue a quienes defienden "la libertad de expresión", y por ello recibió una digna respuesta del pueblo y los gobernantes venezolanos, quienes lo trataron de "cómplice de los escuálidos" y "payaso colonial".

Por todo ello,  no avalamos, y condenamos enfáticamente, que un juez de semejantes antecedentes pueda venir a dictar cátedra a los argentinos sobre derechos humanos, la tortura y sus consecuencias Como un vulgar camaleón, Garzón especula con que a 15 mil kilómetros de distancia, su comportamiento puede ser perdonado o desconocido. No es ni puede ser así: en nombre de los principios y el coraje con que nuestros queridos luchadores y luchadoras enfrentaron a la derecha reaccionaria, a la dictadura y a sus cómplices, para nosotros y nosotras, GARZÓN MERECE TODO NUESTRO REPUDIO POR SER PARTE ACTIVA DE LOS APARATOS DE REPRESIÓN DEL ESTADO ESPAÑOL.

No valen disculpas ni atajos a la hora de defender los derechos humanos y condenar la tortura allí donde se produzca.

Amigas y Amigos del Pueblo Vasco  (Euskal Herriaren Lagunak)

2010/08/17

Bizitza salgai

Egun hauetan kanpoan izan naiz, Frantzia aldean zehazkiago esateko, herri txiki lasaietan, eta ia egunero herriren batean merkatuak zeuden, eta batzuk "brocante" delakoak ziren, deitu rastro, bigarren eskuko azoka, nahi duzuen moduan, edozein modutan aluzinantea zen. 
Brocante horietako batetik bueltaka nenbilela zeraz ohartu nintzen jendeak bere bizitzaren apurrak salgai jartzen dituela xoxa batzuen truke. 
Nire herrian horrelako azokak antolatzen direnean edonor animatzen da etxean soberan dauzkan arropak, liburuak, diskak salgai jartzera kontenedore batera bota beharrean euro batzuk lortzeko asmoarekin, eta bide batez beste norbaitek erabil baditzake askoz hobe, baina ni ez naiz horietaz ari. 
Lehengoan benetan ohartu nintzen batzuk, helduek bereziki, euren bizitza, euren bizipenen historia zatiak salgai jartzen dituztela, eta horrek benetan erakartzen nau.
Haien postuetatik buelta bat ematean ohartzen zara euren bizitza kontatzen ari direla objektu kasu askotan ugertu horien bidez.
Aurrekoan bigarren gerrate mundialean frantses armadak erabilitako jaka, txapel, mandoen ikurrak eta paratxutak ere zeuden salgai. Oroitzen dut Berlinen bloke komunistaren mota guztietako ikurrak topa zitezkeela halako merkatu batean.
Amona batek seguruenik berak urteetan egindako harizko amantal, maindire eta abarrak zituen. Beste gazte batzuek, seguruen herentzian jasotako aiton amonen etxetik ateratako altzari zahar, baita garai bateko erloju, irrati, kafea xehetzeko errotatxoak...
Gauza guzti haien atzetik historia asko ezkutatzen direla somatzen zen, eta neuk behintzat ezer erosteko intentziorik ez banuen ere, izugarri disfrutatu nuen haien bizitza imajinatuz pausu bat aurrera nindoan bakoitzean.
Batek pentsa dezake, bai zera, hori kontsumismo hutsa da, egia esateko jendez gainezka egoten dira halako azokak, baina ez dute zer ikusirik zentro komertzial batean topa dezakezunarekin. Hemen gauza erabiliak, historia, pasadizo eta anekdota txiki edo handi ugari ezkutatzen dituzten objektuak ikus ditzakegu eta niri behintzat izugarrizko bizitza ematen didate.
Litekeena da transakzio komertzial hutsa izatea, baina neuk erromantikoegi begiratuta bada ere, beste zerbait dakusat guzti horren atzetik, besteen bizitzak ikusten ditut eta horrek betetzen nau.

2010/07/23

Estatu espainolean demokrazia?

Estatu espainolean gertatzen dena benetan izugarria da.
Kubako preso politikoak askatzeko Moratinosek izugarrizko gestioak egin omen ditu eta lortu du hainbat pertsonek askatasuna lortzea, eta Espainiako medio guztiak horren berri ematen eta Kubako erregimena satanizatzen, baina ez al dakite zenbat preso "politiko" dauzkaten Espainiako espetxeetan sakabanatuta "por la pati" esaten den moduan epaile eta politiko batzuk asmatutako teoria baten izenean?
Baina hauen lotsagabekeriak ez du mugarik. Atzo Facebooken Arnaldo Otegiren izenean zegoen orrialdea itxi zuten, beste berri bat sortu eta hura ere itxi zuten. Aitzakia inork ezin duela gestionatu beste baten izenean dagoen orrialdea. Eta zalantza sortu zitzaidan, Bob Marleyk ba ote du orrialderik? Ba begira bai, zerutik edo inpernutik gestionatuko ote du bere kontu hori? Auskalo, itxuraz han wifia ondo doa, edo ez bere ondorengoek gestionatuko dute, posible al da? Eta Super Cocori zeinek gestionatzen dio kontua Epik, Blasek? Eta Nirvanakoei Courtney Lovek ala diska konpainiak?
Ezetz, hau ez dela serioa, Euskal Herrian baina estatu espainol osoan ere eskubideen urraketa dago behin eta berriro, eta jendea ez al da enteratzen? Futbol garaipen batekin ahaztu egiten al dituzte inguruan egunero gertatzen diren injustizia guztiak?
Nik aurrerantzean lema berri bat erabiliko dut, Demokrazia Euskal Herriarentzat noski baina baita demokrazia espainolentzat ere, ze hala sentitzen direnek, munduko herritar guztiek bezelaxe, benetako askatasunean eta justizian oinarritutako gobernu bat merezi dute.

2010/07/22

AMETSA

Titi burua zimikatu didazu
Buelta hartu det
Zure gerrira heldu naiz
Bero nago
Nire gorputzeko atal izkutuenean inundazioak hasi dira
Muxu bat eman didazu hilean
Nik bueltatu dizut begian
Zure mingain hezea bilatu det iluntasunean
Mingain dantza hasi da
Gero beso dantza, hanka dantza, gerri dantza
Gure gorputzak baten urtu dira
Eta azkenean nire ahotik oihu amaitezin bat irten da

Ama sartu zait gelan, kezkatuta
Nire pelutxezko hartzatxoa erabat blai dago
Ez dakit zer gertatu den
Baina bihar ere zurekin amestea espero det

Hartzatxoa labadoran sartzea deliberatu det
Badaezpada ere

2010/07/14

NOIZ ARTE?

Hamaika ordu pasa dituzu errepidean. Duela zazpi urte ez duzula ikusi. Bi ordu pasatzen dituzu itxaroten, bat kolan zure burua identifikatzeko, beste bat itxaroten, txanda heldu arte.
Amorruak jaten dizu barrena, urduri zaude, nola topatuko duzu, zer esango diozu, azkenean zure txanda heldu da.
Atea zabaldu, atea itxi, atea zabaldu, atea itxi, ihesi irtengo zaren beldur ote dira?
Patioa azkenean, pasabide bat, eta zure kabina, ez edozein, zuri bia egokitu zaizu, zerbaitegatik ote, zerbaitegatik
Bapatean blokeatu zara, zer moduz? Irrifar egiten duzu denbora guztian, baina ez duzu hitzik artikulatzen, ez da soinurik irtetzen zure barrutik
Irrifar egiten duzu, zerbait esan nahi duzu, baina ez dakizu zer
erridikulo geratzeko beldur zara
ulertzekoa da, zer esan behar diozu zazpi urte entzerratuta daraman pertsona bati, oso ondo bizi zarela, edo zure penak eta arazoak kontatuko al dizkiozu
Ez dauka zentzurik, dena surrealista da
berak hitz egiten du, eta zuk irrifartsu darraizu
azkenean askatu zara, hasi zara berriketan, baina jada berrogei minutu igaro dira
muxu bat, besarkada handi bat, zaindu
Berriz ere pasabidea, atea ireki, atea itxi, atea ireki, atea itxi
kanpoan zaude duela hiru ordu bezala, beste hamaika etxera bueltan.
Bera barruan geratu da, noiz arte?

2010/07/04

Despedida

Azkenekoz egon ginenean oso mozkortuta geunden, bestela seguru ez genuela elkarrekin amaituko. Ez naiz ondo akordatzen baina litekena da nik kaña sartzea, zure aldetik jarrera baikorra bazen ere. Dena borroso daukat, baina elkarrekin bukatu genuen, eta txortan egin genuen, gustora gainera, horretan ez daukat zalantzarik.
Biharamuna ez zen hain gozoa izan, ez niretzat behintzat, zure jarrera hotza izan zen, gelidoa, damutua egongo bazina bezala, baina ez zenuen hitzik esan, horrek ez ninduen gehiegi harritu baina zapore gazi gozo bat utzi zidan, eta argi ikusi nuen hura zela azken aldia, onartzea gogorra bazitzaidan ere.
Ordu ezkeroztik elkar ikusi dugu eta zure jarrera batzuetan benetan arbuiagarria izan da, niri normal aktuatzeko esan baina ez zinen onena lezioak emateko, bai egia da nirea ere ez dela askotan hobea izan, baina zer nahi duzu esatea zu ahazteko zerbait egin behar nuen. Hala ere batzuetan zure begirada somatzeak nahasi egiten ninduen, nahasi egiten nau ze ez dizut ulertzen, ez ditut zure keinuak ulertzen eta hori da nik behar dudana, gauzak argi ikustea.
Nire itsutze horretan ezin izan nuen ebitatu eta aurrekoan mezu bat bidali nizun zurekin egoteko gogoa nuela adieraziz. Ez didazu erantzun noski, banekien, baina gehien izorratzen nauena da hortik aurrera agian gehiago ihes egingo nauzula, eta horrek benetan izugarrizko pena ematen dit ze benetan izugarrizko tipoa zarela pentsatzen dut eta narzisismoan erori gabe ni ere krixton tipa naiz, eta ezin duzu imajina baina ez dakizu nola eskertuko nizuke mezu batekin erantzun izan bazenit, zuk ez duzula nirekin egoterik nahi eta zutaz ahaz nadin esanez, zure ahotik edo mezutik zuzenean argi eta garbi entzuteak edo irakurtzeak mina emango zidan, baina horrekin zure begiradak batzuetan sortzen didan nahasmena ez zen gehiago sortuko, eta hori da errespetatzen duzun pertsona bati egin diezaiokezun gauzarik zuzenena.
Ondo bizi!

2010/06/28

SOLIDARITY

Nerabe garaiko kanta baten izenburua da, itxura denez beste gizarte batekoak gara, naiz, hitz hori niretzat esanahiez beterik dago, gure formazio kultural politikoak hala erakutsi zidan aspaldi, eta adinarekin kontserbadoreagoak bihurtzen garela badiote ere, nik uste egunetik egunera erradikalagoa naizela, planteamenduetan, ideietan, funtsean burges txiki bat banaiz ere.
Bizi garen krisi garai hauetan herritarrok ez badugu gizartea, sistema sozio-politikoa aldatzeko pausorik ematen, noiz egingo dugu? Benetan lasai bizi al gaitezke gure bizilagunek bizitza duin bat eramateko haina ez dutela ikusirik?
Langabezi tasak gora doaz, herritarron maila adkisitiboa behera, batzuei krisia gutxiago afektatu arren, zer itxaron behar dugu guri, norbanakoari tokatu arte?
Biharko greba eguna deituta dago gure herrian. Lantokian greba kontu hauekin esperientzia txarrak izan ditut eta nire jokabidea aldatu egin dut. Ez naiz ni izango greba deituko duena, egongo da ba beste inor nire lankideen artean konzientzia minimo bat izango duena ezta? Ba itxura denez ez. Inork ez du hitzik esan, eta itxura denez ni izango naiz greba egingo duen bakarra.
Flipatu egiten dut, plantila euskalduna, itxura batera abertzalea, eta inork ez du greba egiteko planteamendurik egin, ez eta greba egiteko intentziorik adierazi.
Ez da ba beldurra izango, ezin dut ulertu.
Nik kontzientzia oso lasai daukat, bihar kalera irtengo naiz, gobernuak eta oro har sistemak langilegoari egiten digutena salatzera, baina bihar ere triste egongo naiz, triste ze nirekin lan egiten duten guztiak (edo gehienak behintzat) lanera joango dira hemen ezer gertatu izan ez balitz bezala. Hori bai solidaritatea!!!

MAITEMINA

Nola daiteke horrela sentitzea
jakingo bazenu zenbat maite zaitudan
baina ez zaizu interesatzen

Zure begiradak zoratu egiten nau
hotza izan arren, indiferentea,
baina zerbait ezkutatzen da
zerbait ezkutatzen duzu ezti koloreko begi horien atzean

Zure irrifarrak galdu egiten nau
beste mundu batera narama
irrifar hori niri zuzendua ez izan arren

Zure muxu goxoen oroitzapen soilak
kitzikatu egiten nau
zer ez nuen nik emango
ezti zaporeko ezpain horiek berriro dastatzeagatik

Zure beso gihartsuak
nire beso ahulak laztantzen imajinatzen ditut
zure bizkarra irudikatzen dut
zure ipur masailak
zure belarri ttipiak

Zure mingain bustia senti dezaket
zurekin akordatzen naizen bakoitzean
eta ezin dut, ezin dut gehiago

Bai, maiteminduta nago,
gogorra da onartzea
onartzea zentzu bakarreko maitasuna dela
baina ezin dut nire burua, nire bihotza engainatu

Nola daiteke horrela sentitzea...
...jakingo bazenu zenbat maite zaitudan...

2010/06/16

errealitate gordina

a buen entendedor...
... pocas palabras bastan!


egia borobila, baina batzuetan zaila da onartzea, seguruenik ez dugulako nahi...

2010/06/14

Denbora kontuak

Hemengo hau eta ondoren etorriko diren beste batzuk 2005, 2006 urteetan idatzitako poematxoak (nolabait deitzearren) dira. Batzuk agian kursi xamarrak izango dira, baina momentuko sentimenduak erreflejatzen dituzte, besterik gabe, eta batzuk baliogarri zaizkit 2010ean ere nire barnea adierazteko!
Berrogei urte pasatu dira
Gauzak ez dira aldatu ordea,
Badirudi denbora gelditu egin dela,
Badirudi, baina ez,
Bestela galdetu
galdetu hortik
Ziegetan urteak daramatzaten horiei
galdetu
Ea denbora gelditu ote zaien
Ea gaztetasuna errekuperatuko ote duten
Egunen baten
Kalean berriro direnean
Berrogei urte geroago

ZORIONTASUNA

ZORIONTASUNA
Askotan galdetu izan diot neure buruari zoriontasuna zer den. Azkenaldian nire inguruan ikusi eta sentitu ditudan bihotz bakarti, apurtu guztiak ikusirik berriro ere galdetu diot, zer da bada zoriontasuna? Ba ote da benetan zoriontsu sentitzen den izakirik, edo behar bada gizakirik esan beharko nuke, zeren zoriontasuna izaki arrazionalen kontu bat dela dirudi, animaliak ere deprimitu egiten diren arren, seguru ez dutela zoriontasuna bilatzen gizakion antzera. Ta kontua da ez diodala nire galderari erantzunik topatzen.
Dakidan gauza bakarra zera da, zoriontsu sentitu izan naizeneko uneetan nirekin zeuden pertsonak, nituen gauzak, igarotako tokiak, ez daudela gehiago nirekin. Une batez egon direla hor eta konturatu naizenerako desagertu egin direla. Eta horregatik bizi naiz alde batetik triste, baina bestalde, bilatzen, une batez zoriontsu egingo nauten egoerak, lekuak, liburuak, filmeak, pertsonak bilatzen bizi naiz, eta batzuetan bilaketa horretan oso bakarrik sentitu ohi naiz, eta ahul, indarrik gabe, dena pikutara botatzeko gogoz. Baina gero une zoriontsu bat suertatzen denean, bilaketarako grina pizten zait berriro ere, eta animoz betetzen naiz eta gogor ekiten diot nire bilaketari.
Kasualitatez hau idatzi dudan hontan, zineman izan naiz gai honi buruzko filme bat ikusten eta bertako protagonistak horrela amaitzen du: “Behin zoriontsu izan zarenean benetan, gehiago bizitzeak ez duela merezi”. Eta ez nago ados, zoriontsu izan eta gero, une hori itzali egiten denean, zulo ilun batean sartzen zara eta zaila da hasieran argi izpirik topatzea, baina tunel guztiek dute amaiera, eta itxaropena hor nunbait azaltzen da gutxien espero duzun une eta tokian.
Kezka bakarra daukat: mundu guztia dabil nire antzera edo ni naiz nire mundu honetan zoriontsu ez den bakarra?

2010/06/13

SEX & LOVE

Sexua gizakion beharra da, batzuk behar handiagoa izaten dute, beste batzuk gutxiago, garai batzuetan behar hori bortizkiago sentitzen duzu, beste batzuetan lotan izaten duzu, baina beharra hor dago.
Bikotekidea dutenek sexua nolabait ziurtatua daukate, batzuk kontrakoa esaten saiatzen badira ere, eta bikotekiderik ez dutenek tarteka behar hori asetzen saiatzen dira, ahal duten moduan. Askotan parrandan dabiltzala izaten da, deshinibituago daudelako edo, errazago zaie inorri sartzea, asko kostatzen bada beti ere, batzuei behintzat, beste batzuk erreztasun handia baitute.
Ni esan daiteke asko kostatzen zaien multzo horretan nagoela, batzuetan ez dakit nondik aurpegia ateratzen badut ere, baina ordu txikitako txortaldi horiek egunetik egunera aje gehiago sortzen didate.
Sexua praktikatzeko ez da maitasunik behar, hori argi dago, baina ligatzen duzunean gustoko duzun pertsona topatzen saiatzen zara, horrek beste konplizidade bat ematen baitu.
Sexualki disfrutatzeaz gain, pertsona horren goxotasuna bilatzen dugu sarri emakumeok, gauza normala inondik inora, mutilak aldiz askotan desberdinak dira horretan. Esnatzean bere laztanak, muxuak, hitz goxoak entzutea gustatzen zaigu, zeini ez, baina askotan beste zerbaitekin egiten dugu topo eta sexua, sexua bada ere, une horretan objektu hutsak sentitzen gara, zulo bat besterik ez.
Ez da lehen aldia hori gertatu zaidana, eta ez dut uste bakarra izango naizenik. Esnatzen zara, espero duzu berak laztan batzuk egingo dizkizula, edo oso gustora egon dela adieraziko dizula edo muxu goxo batzuk emango dizkizula, inkluso zurekin bazkaltzen geratuko dela, baina ez. Esnatu, jaiki eta ia hitzik esan gabe alde egiten du, bere ondoan dagoena animalia bat izango balitz bezala.
Hoztasun hori ez dut ulertzen eta ez dut onartzen, izugarria iruditzen zait. Pertsonak gara, sentimenduak dauzkagu, txortan egiteak ez digu beste inolako loturarik sortzen, baina pertsona bat horrela tratatzea gehiegi iruditzen zait.
Gero tipoa kalean ikusten duzunean zein aurpegirekin begiratu behar diozu, irrifartsu? Ez du horren gogorik ematen, maitale oso ona izanagatik ere, tipo horrek ez du agurrik merezi, nik hala sentitzen dut behintzat. Nola hurbilduko zara berarengana ezer esatera zure ohean egon denean hitzik zuzendu ez dizunean?
Ez dakit horrelako asko egongo diren baina zoritxarrez nik horrelakoekin egin izan dut topo.
Sexua bai, maitasunik gabe bada ere primeran dago, baina horrela ez mesedez, horrela ez!

2010/06/11

AMNESIA

Esnatu eta gorputz baten ondoan zaudela ikusi duzu. Ingurura begiratu duzu, ez dakizu non zauden, tokia harrotza zaizu, baina ezaguna nolabait.
Zure alboan dagoen gorputza ere ezezaguna zaizu, ez diozu aurpegirik ikusten, bizkarrez dago.
Atzo, aspaldiko partez, gau zoro horietako bat izan zen. Afaritan hasi zinen ardoa edaten, gero kopatxo bat, ondoren kubata batzuk, krixtoneko mozkorra harrapatu zenuen. Oroitzen duzun azken unea tipo batekin diskoteka batean hitz egiten ari zinenekoa da, baina tipoaren aurpegia ere ez duzu oroitzen, agian bera izango da zure ondoan datzana lotan, baina ez dakizu, ez baitzara ezerekin akordatzen, ez dakizu zein jokutan ibili zareten, ezertan ibili bazarete behintzat.
Dena dela, egoera ikusirik eta mutilaren bizkarraldea azterturik unea aprobetxatzea deliberatu duzu. Esnatu egin behar duzu, baina gaizto esnatu ere, zure beharra sentitu dezan.
Gerritik heldu duzu eta hatz muturrekin ferekatzen hasi zara, pixkanaka eskua zilbor aldera aurreratu duzu eta jarraitu duzu hatz puntekin sabel aldea laztantzen, emeki, emeki, zirkuloak marraztuz, apurka eskua beherago jaitsiz bere zakila ikutu gabe, baina ikutu nahian bezala, gogoarekin uzteko.
Sentitu duzu nola esnatzen hasi den, gorputza apurka, apurka, biratzen hasi den zure laztanak hobe sentitu ahal izateko, zuri jokua erraztu nahiean.
Zuk jarraitu duzu ikutu berdinekin baina tarteka hatz puntekin zakila ikutzen hasi zatzaizkio. Handitua dauka, oso, epela eta leuna, hala ere ez duzu guztiz heltzerik nahi izan, jokuarekin darraizu bere gorputza laztanduz eta titi buruetan atximur txikiak egin dizkiozu eta aldi berean ezpainekin bere azala dastatzen hasi zara.
Halako batean buelta hartu du eta zuri begira geratu da, bero bero dago, zure moduan. Ahoa ireki eta mingaina zurera sartu du, emeki baina erabakiorki. Zuk segitu egin diozu, jarraitu duten muxuak beroak, edonor zoratzekoak, izan dira. Badirudi bizitza osoa daramazuela hontan elkarrekin zein ondo osatzen zareten ikusita. Aspaldidanik ez duzu oroitzen halako bustialdirik, lehertzear zaudete.
Titietan muxu batzuk eman dizkizu, hatz batekin klitoria ikutzen hasi zaizu, zuk ezin duzu gehiago, asperen batzuk egin dituzu, irrifar batzuekin batera, handik gutxira zure barrura etorri da. Zuk lagundu egin diozu, izugarri sentitzen duzu bere gailua, handia du oso eta izugarri gogorra dago.
Mugitzen hasi zarete, bera gehiago zu baino, baina oso ondo egokitzen zatzaizkio bere gorabeherei. Ipur masailetatik heldu duzu, asko gustatzen omen zaie, gero eta mugimendu bortitzagoak darabilkizue, eztanda egingo duzue, badator, badator, aaaahhhhhhhh!!!!!!!!!!
Bukatu duzuenean minutu batzuz itsatsita geratu zarete, bera zure barruan, elkarri muxu goxo batzuk emanez eta irteterakoan zera bota dizu:
-Kaixo Iosu naiz, zure goiko bizilaguna, atzo gauean portalean topatu zintudan atea zabaldu ezinik eta nirekin etortzeko tematu zinen. Nik ez nuen nahi baina tira, pozten naiz onartu izanaz, hori bai zure mutil-laguna eskaileretan topatzen badut ez dakit zer egingo dudan, ez diozu kontatuko ezta?
Zure azkenaldiko larrualdi onenetako zeinekin eta goiko bizilagun ezezagunarekin! Orduan ohartu zara zergatik ez zitzaizun logela hura hain harrotza egiten, zure logelaren egitura bera duelako, hiru metro beherago seguruenik Xabi lotan dagoen logelaren iguala delako.

2010/05/02

Atez ate, erraustegia, aht-a,...


Azken garaietan gai hauen inguruko debateak, eztabaidak, etab... ugariak izaten ari dira afektatuak diren herrietan bereziki. Milaka astakeri entzun dira, milaka liskar sortu eta bakoitza berearekin geratuko da, eta hein handi batean politika partidistak tartean direlako, guztia azken finean politika bada ere.
Duela gutxi lagun batek emandako argudioa ekarri nahi nuke honera, bere jarrera guztiz kritikagarria dela jakinik eta pertsonalki berarekin bat egon ez arren. Nire ezagunaren jarrera guztiz berekoia da, bere buruaren erosotasunean oinarrituta, punto. Nik ez dut jarrera hori konpartitzen, ez dut ulertzen, baina tira.
Nire lagunak ez du seme-alabarik ezta izateko intentziorik ere. Berak mundu honetan optimista izanda hogeita hamar, berrogei urte inguru gehiago emango ditu eta berak pentsatzen du erraustegiak ez diola gehiegi afektatuko, birziklatu edo ez ez dio gehiegi kezkatzen, oraingoz arazoa ez da hain handia, hurrengo belaunaldiak dira orain egiten ari garen guzti horren kaltetu izango direnak, eta hor zetorren bere kezka. Nola liteke umeak dituzten horiek, sekula birziklatu ez duten horiek orain bostgarren kontenedorearen defentsore sutsuak izatea? Nola liteke horiek erraustegia jartzea defendatzea? Ez al dira konturatzen zer nolako mundua, zer nolako Euskal Herria, zer nolako herria utziko dieten euren ondorengo maitatuei? Nire lagunak bere kolkorako begiratzen du, nahita, baina nola liteke aita-amek ere ikuspegi bera izatea? Umeak ekarri bai, baina zer nolako etorkizuna opa diete? Konsziente al dira proposatzen ari direnaz?
Neuk ez dut seme-alabarik, seguruen izango ere ez, baina nire ilobentzat, nire lagunen eta ezezagunen ondorengoentzat mundu garbiagoa, orekatuagoa, justuagoa nahi dut. Atez atekoaren alde nago, kontsumitzen dugun guztia gutxituko ez badugu ere, behintzat neurri batean berreskuratuko baitugu. Erraustegiaren aurka nago, honek sor ditzakeen gas kutsakorrez gain, atmosferara berotegi-efektua sortzen duten gasen isurpena txikiagoa izango delako. AHT-aren aurka nago, ez dudalako nire ingurumena txikitzerik nahi, Madrilera joan behar baldin badut (nire lagunak zioen moduan) ez dudalako bi ordutan joan beharrik, eta bestela abioia har dezaket. Agian bihar egongo ez banaiz ere, hemen gelditzen direnentzat, gutxienez nik ezagutu nuen hainako lurraldea nahi dudalako, ze mundu honetan zergatik gauden ez badakit ere, gutxienez bizitza duin bat merezi dugu.

2010/04/17

BIHAR EGUZKIA ATERAKO DA BERRIRO ERE

Gizakiok gara bakarrak gaizki egindakoak behin eta berriro errepikatzen ditugunak. Neu ez naiz gutxiago, beti berdin, beti akatsak errepikatzen, eta kanpotik ikusita nire jarrerak erokeria eman dezake, baina denak du beti azalpen bat, honi kasu egiteko prest bagaude behintzat.
Zorionez danok ez gara berdinak, baina horrek era berean beste batzuen jarrerak ez ulertzera, edo tokitik ateratzera, edo gaizki hartzera eraman gaitzake sarri. Nik seguruenik hala egin izan dut eta nirekin gauza bera egingo dute ere.

Oso sentibera naiz, baina era berean oso arrazionala, guztiaren esplikazioa behar dut eta aurkitzen ez dudan bitartean ez naiz lasai egongo. Orain horrekin bizi naiz bueltaka, pertsona baten esplikazioa behar dut, eta kaltea (nolabait esatearren) aspaldi egina izanagatik azalpen horren beharra ez du indarrik galtzen nire baitan. Eta tontakeria hori medio jokabide irrazionalak ageri ditut tarteka, hori bai, beti ere alkoholaren eraginpean nagoela, nire burua kontrolaezina bihurtzen den une horietan.

Biharamuna horrelakoetan inoiz baino gogorragoa da, alkoholaren ajeaz gain, aje psikologikoa izugarria da, eta une batzuetan lurretik desagertzea nahiko zenuke, betirako, inork, inoiz gehiago ikus ez zaitzan.

Alkoholak desinhibitu egiten gaitu, erlazionatzen laguntzen digu eta lotsatiak garenontzat ez dago gaizki, baina egoera horretan egindakoak benetan al dira egin nahi ditugunak, hori al da gure benetako gu, edo gure barruan dauden mixeriak ateratzeko egiten dugun ariketa bat da, inkonszientean, hurrengo egunean gogoratuko ez garenen esparantzaz?
Ez dakit baina mozkorraldiek nazkatuta naukate. Ezer txarrik egin ez arren, buruari mila bira emateko egoerak bilatzen ditut, nik neuk bakarrik, nire arantzak ateratzeko esperantzarekin, baina lortzen dudan gauza bakarra arantza barrurago sartzea da.
Damua ez da existitu behar, egindakoa egina dago, ez du atzera bueltarik eta aurrera jarraitu behar da, eta gainera
biharamunean eguzkia aterako da berriro ere.

2010/02/22