2011/12/30

hementxe pajarue!

Atzo Ruper Ordorikaren kontzertuan izan nintzen Victoria Eugenia antzokian. n-garren aldia da bere kontzertu batera joaten naizela, eta egia esateko asko disfrutatu nuen. 
Eszenatokia soila, soinua ezin hobea, hori bai han goikaldetik oso urrun sentitzen nituen musikoak, baina sarrerak azken unean erosteak hori dauka.
Baina azkenekotan gertatu zaidan moduan, zapore gazi gozo batekin atera nintzen handik, gustura egon nintzen, bai, baina ez dakit donostiarrak edo gipuzkoarrak oro har estu xamarrak ez ote garen, zeren han dena zen ixiltasuna, eta nik ez dut Ruper horrela guztiz gozatzen.
Ruper ez da operako kantantea, ez goaz harea bere ahotsaz gozatzera, bere musikarekin bizitzera baizik, nik hala pentsatzen dut, zeren bere hitzek hori egiten baitute, bizitzari buruzko hausnarketak bota, bizitako une tristeak zein alaiak zabaldu, eta niri behintzat kantatzeko grina pizten dit. Egia da ia bere letra gehienak buruz dakizkidala, eta ez dut uste han zeuden asko dakizkitenik, baina kantatzeko gogoa neukan eta ezin. Ezin ingurukoaren arnasa soilik senti zitekeelako, hitz bat altuagoa kantatuz gero begiratu egiten zidatelako, ufffff, ze lotsa. Une batean batzuk txaloka hasi ziren kanta baten hasieran, eta xxxxiiiiiiiiiii batzuk entzun ziren, ixiltzeko. Mala hostian jarri nintzen, baina disfrutatzea erabaki nuen.
Formatua izango da agian, soilegia, serioegia. Ziur naiz Bilboko Kafe Antzokian bestela izango zela, konpartituagoa, hartu eman handiagoa publikoa eta musikarien artean, baina ez dakit, zoritxarrez sekula ez dudalako han ikusi.
Edozein kasutan merezi izan zuen bere kantuak ederrak direlako.
Ea hurrengo batean beste formatu interaktiboago batean ikusteko aukera dudan.

2011/12/27

feizbuk

Inork ba al daki nola funtzionatzen duen facebookak. Zera esan nahi dut: adibidez ni norbaiten perfilean sartzen banaiz (nire lagun baten komentarioa atsegin duelako esaterako) automatikoki nire perfila bere lagun posibleen artean agertzen al da?
Edo ekimen batera gonbidatzen zaituztenean gonbidatuen artean lehenik zure lagunak direnak agertzen dira, baina ondoren nola agertzen dira gonbidatuak edozein ordenetan? Eta horrela bada zergatik agertzen zaizkit niri lehenik beti izen berdinak, edo daneri berdin azaltzen al zaigu? 
Kuriositatea daukat, besterik ez, jakinmina, batetik komeni dena baino gehiago ez kotileatzeko, erraza baita horrela ezkutuan jendeak zer gustu dituen edo zer pentsatzen duen ezagutzea, eta hori kotileoa izatekotan ezkutuan izan dadila, ez agerian. Bestetik gustatuko litzaidakelako jakitea zergatik beti pertsona berdinak, jakinak, topatzen ditudan: kasualitate hutsa edo nire lagun batek dioen moduan kausalitateak?
Norbaitek erantzuna badu gustura ezagutuko nuke.

2011/12/24

banekien

Ruper Ordorikaren "Hodeien azpian" diskoko beste letra zoragarri bat. Ez al zaizue horrelakorik inoiz gertatu?

Banekien

Banekien betiko ez zela, 
mila aldiz entzun izan dut hori.
Banekien inon ere ez zela
arantzarik gabeko arrosarik.

Sargori zen, orain goxo da, 
lanbroa zen, orain argi.
Min eman badizut, ez hartu gogoan, 
ez dut inoren kalte izan nahi, 
orain ondo nabil, zatoz nirekin.

Galdu nuen hegoa, galdu iparra,
nola itzuli nintzen ere ez dakit.
Han non agertu zen ene izarra
bestela ez nintzen helduko onik.

Sargori zen, orain goxo da...

                                  (Ruper ordorika)

2011/12/16

Biolentziak

Bizi garen "bake" garai hauetan, maiz entzuten ari gara biktima eta borrerua kontzeptuak, beti ere alde bateko ikuspegitk aipatuak. Orain kontua da historia benetan izan den moduan kontatzea, eta gaurkoan neure aportazio xumea egin nahi nioke gai honi. 
Nik biolentziarekin izan dudan harremana, zehazkiago lehen kontaktua, kontatu nahi dut, hori izan baitzen niretzat biolentzia existitzen zela jakin nuen eguna. Ondoren beste hamaika egoera etorriko baziren ere.
1975eko irailaren 27a zen, 6 urte besterik ez nuen oraindik. Ez dut oroitzen irakurtzen hasia ote nintzen, ezta etxean telebista ote genuen ere, eta nintendo eta gisako jokuak ez ziren existitzen, beraz, amaren zaplastekoak izango ziren ezagutzen nituen biolentzia zantzu bakarrak.  
Egun hartan amak mezetara eraman ninduen, herriko parrokira, hildako norbaitzuen alde otoitz egitera itxuraz, oraindik ere errezuak arrotzak niretzat. Oroitzen dut eliza lepo zegoela, ama eta seme-alabez lepo, aitaren bat egongo zen ere noski, baina gizonezkoek beti pasa izan dute gehiago kontu horietaz: gure aita, behintzat, ez zen han.
Meza amaitzean apaizak esan zuen Guardia Zibilak Plaza Berrin zeudela, eta lasai, lasai irtetzeko urduritu gabe. Halaxe egin genuen, irten eta etxerako bidea Plaza Berrirako bidea zenez harantza abiatu. Gurekin batera zihoazten beste ehundaka herritar ere, amak eta seme-alabak bereziki. Ez dakit manifestazio espontaneo bat izan zen, ala guztiak kalean behera bizi ote ziren, baina han gindoazen, ixil ixilik, urduri, ni amaren eskutik helduta, beldurturik, giroan zerbait arraroa gertatzen zela somatzen baitzen. 
Heldu ginen portalera, baina portala urrun zegoen, jende guztia geldirik, guardia zibilak Plaza Berrin, aurrean gu, amak eta umeak, eta han hasi ziren tiroka. "Eso han sido balas" entzun nion emakume bati, korrika egiten saiatzen ginen, baina hura tapoi bat zen. Guk portalera iritsi nahi genuen, baina ezin. Azkenean lortu genuen, etxera igo ginen beste hamaika pertsonekin batera, eta balkoira irten, makurturik, kasko beltz arraro horiek zeramazkiten berdezko gizon horiek zer arraio egiten zuten ikusteko.
Telefonoa dantzan hasi zen, gurera igotako jendeak ondo zegoela adierazteko deitzen zuen bere etxera. Trikorniodunak kulatazoak banatu zituzten, hemen eta han, tiro hots gehiago entzun ziren. Nire anaiek elizan pasa zituzten ez dakit zenbat ordu, apaizarekin, meza hartan monagillo lanetan aritu ziren eta. 
Egun hartan negar egin nuen, beldurra pasa nuen, ez nuen ezer ulertzen, eta gerora ere gauza asko ulergaitz gertatuko zitzaizkidan umearen begietatik ikusita.
Horrela ezagutu nuen nik biolentzia, askorentzat sekula existitu ez dena, ixilarazi dutena. Uste dut egun hartan hasi nintzela kontzientzia politikoa hartzen, ume baten begietatik har daitekeen kontzientzia, inozentea eta benetakoa.


2011/12/09

jainkoa

Amets bat
eta zu
paseo bat 
eta zu
argazki bat 
eta zu...

jainkoa ote zaren 
pentsatzen hasia naiz
toki guztietan zaude eta

2011/12/07

Zer da bizitzea? (Erich Fried)

Vivir
es la tibieza
del agua en mi bañera
Vivir
es mi boca
en tu regazo abierto
Vivir
es la ira
por la injusticia en nuestros países
La tibieza del agua
no basta
tengo que chapotear en ella
Mi boca en tu regazo
no basta
tengo que besarlo
La ira por la injusticia
no basta
tenemos que ahondar en ella
y hacer algo
en contra
Eso es vivir

2011/12/03

bizitza



"Life is what happens to you while your busy making other plans" zioen John Lennonek, eta arrazoia zuen.
Hori da bizitza, egunerokoa, une bakoitzean jazotzen zaizuna, minutu bakoitza, segundo bakoitza, hori da disfrutau beharrekoa, etorkizunean pentsatu gabe, proiektatu gabe. 
Zorionekoa bizirik dagoenari, nik askotan jada hilda nagoela sentitzen baitut. 
Gaztetan genituen ametsak, gogoak betetzen ez direla ikusirik niri garra itzaltzen zait, itzaltzen ari zait. Batzuetan lortzen dut sugarra bizirik irautea, indartsu, baina bestetan neguko egun hotz eta euritsuetan, pozik sentitzen naiz pizturik mantentzen badut. 
Hau baldin bada bizitza, triste egotea, bakarrik, zure pasioak inorrekin partitu barik, agian nahiago heriotza. Non litzateke ba diferentzia?