2011/08/28

Pero (Erich Fried)

Erich Frieden beste poema bat:


PERO

Primero me he enamorado
del brillo de tus ojos
de tu sonrisa
de tu alegría de vivir

Ahora también amo tu llanto
y tu miedo de vivir
y el desamparo
en tus ojos

Pero contra el miedo
quiero ayudarte
porque mi alegría de vivir
sigue siendo el brillo de tus ojos

(Erich Fried)

2011/08/26

An attempt (saiakera)

Duela gutxi deskubrituriko poeta, benetan handia

An Attempt

I have attempted
- while working -
to try
thinking of my work
and not of you
And I am happy
that the attempt
did not succeed.

[Erich Fried]

2011/08/19

museoan

Moman gaude, eskutik helduta zeharkatzen ditugu hango galeriak zuk arte garaikidearen nondik norakoak azaltzen dizkidazun bitartean. Nik arreta handiz jarraitzen ditut zure hitzak, esaten duzun oro interesgarri baitzait; tarteka elkar besarkatzen dugu, eta elkar muxukatu, gu biok soilik mundu guztia, unibertso osoa osatuko bagenu bezala, ingurukoen begiradak somatu gabe, ikusi ere ez baititugu egiten. Museotik San Franciscoko kale maldatsuetara jo dugu, tranbian ibili gara, zoriontsu sentitzen gara elkarren ondoan, gure arteko maitasuna hain da sakona... 
"Miss! the museum is closing" hitzek atera naute nire gogoetatik, nire ametsetatik,... ingurura begiratu eta ez zeundela ohartu naiz, arteaz disfrutatzen bai, baina bakarrik...
Tristuraz beterik alde egin dut eta ez dut tranbiarik hartu, metroan sartu naiz bertakoen artean nahasteko, ezkutatzeko, nire bakardadea kamuflatu nahian edo, kamaleoi bat bezala.

2011/08/02

kalifornia

California izena entzuterakoan, gauza, toki, pertsona, musikari, ekintza,... asko datozkit burura.
Nola ez Los Angeles eta San Francisco, hiri mitikoak, baina baita Malibu, Santa Barbara, Santa Monica, San Diego,... eta surfa, hondartzak, hondartza ondoko pasealekuak eta bertan telebistako serieetan ikusitako laurogeigarren hamarkadako bainadore altuak daramatzaten ile hori kardatuko patinatzaileak. Surfero guapoak eta hippiak, hondartzetan lo egiten duten ile hori eta beltzaran guapo horiek, Kathryn Bigelowren "Point Break" (erderaz "le llaman bodhi" izenburuaz ezaguna) filmean ikusitako modukoak; eta hondartzetako derrigorrezko body watchers ezagunak, Pamela Anderson eta David Hasselhoff euren telebistako edertasunarekin (niri ez baitzaizkit inondik inora ederrak iruditzen), eta uretan ezkutuan dabilen marrazo ezaguna (lehenengoa eta bigarrena, hurrengoetara ez nintzen iritsi), eta cocktail hau laguntzeko derrigorrezko musika, Beach Boys eta The Mamas & the Papas taldeek egiten zutena esaterako.
Errepide luze eta amaigabeak irudikatzen ditut basamortu batean barrena doazenak, eta auto luze eta distiratsuak, dodgeak esaterako, eta ezinbestean Correcaminos eta Coyote datozkit burura (mic, mic), agian Arizonako edo Nevadako, edo auskalo zein estatuko basamortuetan bizi badira ere; eta basamortua esanik Death Valley eta bere "mamu hiria", munduko punturik baxuenetakoa, izugarri beroa egunez (eta izugarri hotza gauez pentsatzen dut), eta Sonorako basamortua (izena ezaguna zait), eta Pasadena (westernetan askotan entzundako hiria), eta parke nazionalak Yosemite esaterako, eta sekuoia erraldoiak (Vertigo filmean ikusitakoak) eta Lake Tahoe, indioekin ezinbestean erlazionaturiko izena.
Kamioi izugarri luzeak imajinatzen ditut errepideetan, zilar kolorekoak, country musika entzuten doazen gidariekin, bozina entzutetsuak joaz, eta errepideetako tabernatxoak eta motelak, sartu eta ezer esan gabe kafe amerikar luze bat serbitzen dizuten horietakoak (ze onaaaaaa!!!!!!). Eta polizia harroputzak euren urre koloreko betaurrekoez atonduta,...
Inmigranteak ere datozkit burura, kolore guztitakoak baina bereziki mexikarrak, "espaldas mojadas" delakoak, Tijuana ere (san diegotik ezerrera dagoena), eta tematika horiekin erlazionaturiko hamaika filme eta horietan ikusitako hamaika antzezle (Edward James Olmos handia bat aipatzearren).
Eta zinemarekin hasita nola ez, oso "progreak" garenontzat hain gorrotagarri gertatzen zaigun Hollywood eta bere industria guztia, (Universal, Fox, United Artists, Warner, Metro, Columbia, Paramount) eta bere boulevard-a, eta Julia Roberts Rodeo dendan arropa erosten Richard Gererentzat neurriko itxura izateko; eta famatuen pasealekua, eta izartxoak eta sinadurak eta arrastoak lurrean, eta antzoki txinatarra,... Inoiz beteko ez ditugun ametsen lantegia azken finean.
San Francisco eta bere maldak ikusten ditut, tranbiak eta Harry Zikina bere autoan gaizkileak jarraitzen salto eta aurreratze ezinezkoak burutuz ia ezer sentitu gabe atzean Golden Gate munstro gorria ikus daitekelarik... eta musikariak..., Beach Boys, The Doors handiak, Red Hot Chilli Peppers eta bere musika (ezinbestekoa), Queens of the Stone Age mundialak, Metallica, No Doubt, Weezer, Stone Temple Pilots, Foo fighters, The offspring... eta ezagutzen ez ditudan hamaika talde kaliforniar...
Eta seguruen orain burura ez datozkidan gauza eta pertsonai gehiago ere iradokitzen dizkit Californiak. Baina ni fede gutxiko pertsona naizenez, ikusi arte ez dut ezer sinesten, eta kuriositatea daukat kantak dioena egia ote den, beraz konprobatu beharko dut... 


Iepa California, banoaaaaaaaa!!!!!!!!!!!!