2010/11/29

EGUN TXARRA

Duela lau bat urte idatzitako pasadizoa!


EGUN TXARRA


Gaur, azkenaldian hain arrunt bilakatzen ari zaizkidan egun ahanzgarri horietako bat izan da, beno hobe esanda horrela hasi da, zeren amaierarako gauzak bere onera etorri baitira.
Esan dudanez gaurkoa egun beltza zen, iluna, ni neu hutsaren parekoa nintzen, puntu bat baino gutxiago gure unibertso zabalean. Nire bizitzak daraman norabidea neukan buruan eta ezin malkoak ekidin, isurtzen hasi dira, banaka, banaka, baina gelditu gabe. Nire inguruan dena zen ilun, ez nuen argi izpirik ikusten. Nirekin akordatuko diren pertsonak kontatzen hasi naiz, eta konbentzitua nengoen inork ez ninduela bere gogoan izango, ez une haietan behintzat, eta ni bakarrik, bihotza txikituta, ilusiorik gabe, negar malkoetan itotzen nire desgraziak, nire buruaz errukitzen, gero eta beherago, sakonago, ea behingoz hondoa ukitzen nuen.
Hala ere, adore apur bat hartuta, kirola egitera joatea erabaki dut, buruari atseden bat emateko asmoz, edo guztiz txoratzeko asmoz.
Igerilekura joan naiz, luze batzuk egin ditut (buruari eragiteari utzi gabe), ondoren ariketa batzuk egitera nindoanean nire aqua-gymeko taldekoekin, horietako bati zorabio bat eman dio. Esan dezadan emakumeak hirurogei urte inguru izango dituela honezkero,hala ere une horretan heriotza ikusi dut bere aurpegian, eta barkatuko didazue baina nire aurpegian irribarre bat irudikatu da, eta ez dezala inork pentsa haren zorigaitzaz alegeratu naizenik, ezta gutxiago ere, baina bere gaitzaren aurrean nire ditxosozko buruhauste, depresio edo dena zelako hori, huskeria iruditu zait eta berriro ere une batez bizipoza errekuperatu dut eta etxera bueltatu naiz nire terapiak benetan efektua izan duela, eta otu zait kasualitatez norbaitek joaten eta bueltatzen ikusi banau, harrituta geratuko zela, ze abiatu den neskak eta ordu eta erdira itzuli denak bi pertsona desberdin ziruditen.
Eta horrela amaitu zaizu eguna gaurkoz. Ohean ametsetan, irribarrea ezin kendu zeundela iruditu zaizu, baina hori beste kontu bat da, agian.

5 comments:

  1. Benga Joxepa eutsi! badirudi udazkena negu bilakatzen ari zaizula... Tira, emakume zaildua zara eta, emango diozu buelta. Jarri Ruperren kanta bat, eman bolumena! Neure aberri ttikiko kide zara eta! Mila esker komentarioarengatik!

    ReplyDelete
  2. ezetz, ezetz, aspaldiko kontua dela, baina tira, ez pentsa, ez nago nire ehuneko ehunean...
    zenkiu, zenkiu!!!! (ruper dixit)

    ReplyDelete
  3. Bueno, bueno... batetik bestera saltoka... Itzulipurdika edo Joxeparen Kaiera! baya, baya! Aspaldiko irakasle maiteok! Aurkikuntza honen ostean, orain bai... gertutik jarraituko zaituztet!

    Besarkada bana!

    ReplyDelete
  4. jajaja....
    orain konturatu naiz aprobazio zain geratzen direla komentarioak... ene, ene... irakasle maite... aurre zentsura deitzen diot honi nire karrerako apunteek!

    ReplyDelete
  5. ondo da, dena den zentsura ez... baimenik eman gabe publika al daitezke komentarioak ala? beno irainak ebitatzeko izango agian...
    pa!

    ReplyDelete